Neguko gutunak

Etxe handi, dotore, naturaren erdian galdutako bat, eta bere inguruan misterio apur bat ere baduena. Toki hobezina dirudi Adrian bezalako pintore ospetsu batentzat, Galiziara itzultzen denean. Pixkanaka, ordea, misterio horiek bildu egingo dute, zurrunbilo batean bezala. Fenomeno gero eta anormalagoak gertatuko zaizkio eta, intelektualki hori ezinezkoa dela konbentzituta badago ere, lilura estrainio batek erakartzen du labirintoaren erdira, bere kontzientziaz jabeturik bezala. Bere esperientziak gutunen bidez kontatzen dizkio Xabier lagunari, eta hau ere espiral horretan sorgindurik geratuko da, irakurlea izu-istorio , bortitz honetan harrapaturik gera daitekeen modu berean.